Bi urteko etenaren ostean, gaur piztu dira berriz Luiaondoko jaiak. Andere Bergaz Olabarriak jaso du 2019an jaietako dama izandako Zaloa Gonzalezen lekukoa, eta bera arduratu da festei hasiera emateaz. Bergazek eraso sexistarik gabeko jai batzuk aldarrikatu nahi izan ditu eskola zaharretako balkoitik egindako hitzartzean.
Igandera arte luzatuko dira jaiak, eta Administrazio Batzarrak makina bat ekintza antolatu ditu, adin eta gustu guztientzat gozagarri.