Luiaondoko Jai Batzordeak -aurtengo dama izan zen bozeramailea- salatu zuen jaietan jazotako eraso matxista eta arrazista eta azpimarratu zuten emakumeen aurkako erasoak giza eskubideen urraketak direla. Zentzu horretan, aldarrikatu zuten denak ez duela balio jaietan.
Halaber, Luiaondoko herriaren izenean prebentzioaren eta hezkidetzaren aldeko hautua zabaldu zuten. Azkenik, gogoratu zuten txosna puntu morea zela laguntza eskatzeko.
Argazkiak: Luiaondoko Jai Batzordea