Hodei Muñozek lidergoari eutsi dio Junior Cofidis Espainiako Kopan, Dueroko Erriberan laugarren geratu ondoren

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko abu. 6a, 11:02

Hodei Muñoz Dueroko Erriberan. / Almico Campagnolo taldea

Alimco-Campagnolo taldeko Hodei Muñoz luiaondoarra Espainiako Juniorren Cofidis Kopan parte hartzen ari da, emaitza oso onekin. Estatu espainiarreko lehiaketaren hurrengo eta azken proba bihar izango da, Benagéber-Alto Turiako Udalaren II. Sari Nagusian.

Abuztuaren 4an jokatu zen Junior Cofidis Espainiako Koparen 5. proba Dueroko Erriberan. Goizeko 10:30etik aurrera 128 kilometroko distantzia egin zuten txirrundulariek erdi-mendiko profil batean eta haizeak eta beroak markatu zuten exijentzia. Hodei Muñoz luiaondoarra laugarren geratu zen, eta ondorioz, orain arte zeukan lidergoa mantendu du.

Seigarren izan zen lehenengo etapan, Extremadurako Don Benito udalerrian, otsailaren 24an. Bera bakarrik sartu zen helmugan. Apirilaren 20an, berriz, La Canconjan, Tarragonan jokatu zen bigarren etapan, eta lasterketa gogor baten ostean hirugarren sailkatu zen aiararra.

Hirugarren etapa Montemayorren, Kordoban, lehiatu zen, eta Hodei Muñoz izan zen garaile, sailkapeneko lehen postura helduta. Gasteizen izan zen laugarren etapa, ekainaren 15ean, eta bertan 34. postuan geratu bazen ere, Dueroko Erriberan lidergoari eutsi dio, laugarren geratu ondoren.

191 puntu ditu guztira, eta 26 puntuko aldea du bigarren geratu den Marc Zafrarekiko. Lehiaketa nazionalaren hurrengo eta azken proba bihar izango da, Benagéber-Alto Turiako Udalaren II. Sari Nagusian.

Gogoratu beharra dago Muñoz txapelketa irabazteko zorian egon zela iaz eta hirugarren postuan geratu zela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide