Hasi dira 2025eko Aiarako jaiak. Enrique Arberas biologo eta dibulgatzaileak irakurri du pregoia. Naturaren aldeko alegatua egin du hitzartzean, bai eta komunitateko harremanak estutzeko beharra aldarrikatu ere.
Arberasek berak izan du ere txupina jaurtitzeko ardura. Ez du lan makala izan, ekaitzak ia ezinezko egin baitu suziria piztea. Baina azkenean eztanda egin du, eta horrekin batera abiatu dira Aiarako Jaiak. Ohitura den bezala, Aiara Dantza Taldeko kideek eman diote segida egitarauari.
Astelehenera arte luzatuko dira festak. Gaur eta bihar doako autobusak egongo dira Laudio, Amurrio eta Artziniegatik jai-giroaz gozatzeko.
Aiaraldea Komunikabidetik zuzeneko emisioa egin du txupinazoan:
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte