San Markos jaiak ospatuko dituzte Menoion

Erredakzioa 2017ko api. 15a, 17:24
Iazko jaien irudi bat. / Iraida Saenz de Lafuente

Apirilaren bukaeran ospatuko dituzte Menoioko Jaiak.

Zehazki, hilaren 24an astelehenean abiatuko dira:

*21:00etan pastak eta kafea hartuko dituzte.

*21:30ean, txupinazoa eta suziriak jaurtiko dituzte.


Hurrengo egunean, apirilaren 25ean asteartean, San Markos izango da:

*12:30ean hasiko dute egitaraua mezarekin.

*13:15ean argazki erakusketa inauguratuko dute.

*13:30ean luntxaren txanda helduko da eta trikitiaren musikaz alaituko dute.

Bukatzeko, 14:30ean arkumea zozketatuko dute, urtero egiten duten moduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide