Almesa saldu dio Tubos Reunidosek filial horren zuzendaritzari, 2,7 milioi euroren truke. Hala jakinarazi dio enpresak Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
Hala ere, akordio bat sinatu du Tubos Reunidosek Almesaren jabe berriekin, enpresa hori lehentasunezko banatzailea izaten jarraitu dezan estatu barruko merkatuan.
60 langile ditu Almesak eta ingenieritza proiektuak egiten ditu.