Eguzki talde ekologistak salatu du isurketen ondorioz hil direla Nerbioiko arrainak

Erredakzioa 2017ko abu. 8a, 18:00
Arabako Foru Aldundiko langileek arrain hil ugari kendu zituzten uztailean. / Antonio Muñoz

Eguzki elkarte ekologistak oharra zabaldu du gogoratzeko 4 isurketa gertatu direla Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ibaietan. Nerbioin hildako arrainei buruzko ikuspegi kritikoa plazaratu du.

Eguzkik gogoratu du uztailaren 21ean Aretan eta Laudion hainbat arrain agertu zirela hilik eta URA agentziak oxigeno faltari egotzi ziola gertakaria.

Hala ere, erakunde ekologistak adierazi du: "Urak ez du esaten oxigeno murrizketa nagusiki Nerbioi Garaia osoan ibaira egiten diren isurketengatik dela, ur zikinak biltzeko azpiegitura eta kolektoreak falta baitira eta noski, baita Basaurbe eta Markijanan eraiki beharreko araztegiak ere".

Zentzu horretan, ekologistek kritikatu dute ibaiak arazteko azpiegituren egoera: "Saneamendu lanak oso-oso atzeratuta daude (20 urte kasu batzuetan), azpiegitura batzuk zaharkituak geratzen ari dira, kontrol falta dago, administrazioaren naiz enpresen aldetik utzikeria… Beraz, arrazoiak baita arduradunak ere ugariak dira (lantegiak, Eusko Jaurlaritza, URA, Espainiako Ingurumen Ministerioa…) baina garbi geratzen dena da, gure ibaiak direla kaltetu zuzenak, ingurumena dela galtzailea eta ondorioz baita gure bizi kalitatea ere".

Hori dela medio, Eguzkik honakoa eskatu du:

*Administrazio edo/eta erakunde arduradunei (Eusko Jaurlaritza, URA, Espainiako Ingurumen Ministerioa, Aldundiak, Ur Partzuergoak) dagozkien inbertsioak abiatzea.

*Dauden azpiegituren zaintza eta mantenu egokia egitea.

*Erabateko gardentasuna bermatzea, informaziorik ez ezkutatzea herritarrek eskubidea dutelako eta sentsibilizatzeko balio dezakeelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide