Aretako tren geltokiko obrak hilabete honetan hastea espero du ADIFek. Azaroan esleitu ziren obrak eta 11 hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute. 1.240.300 euroko aurrekontua baliatuko dute hainbat lan egiteko geltokian. Alde batetik, gunea itxi egingo dute, zerbitzuaren erabiltzaileak ez direnen sarrera ekiditeko. Gauzak hala, bidaiariek nahitaez balioztatu beharko dute txartela geltokira sartzeko jarriko diren sarreretan, bestela ezingo direlako trenera igo.
Tunela bi nasen artean
Hortaz gain, bi nasak konektatzeko tunela egingo da. Igogailuak jarriko dira pasabidearen bi ertzetan. Modu horretan ekidingo da bidaiariak trenbidearen gainetik igaro behar izatea. Beste obra txiki batzuk egingo dira baita: nasak argiteria berrituko da eta trenbidearen ertzak konponduko dira, besteak beste.
Amurrioko geltokian ere aurten ekingo diote aurreikusitako lanak gauzatzeari. Urtebete beharko dute obra horiek amaitzeko, 1.070.723 euroko aurrekontuarekin.