Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 2018ko lehen zenbakia. Hainbat gaiei buruzko informazioa topatu daiteke agerkariaren 24 orrietan. Arrankudiaga-Zollotik eta Okondotik igaroko den goi-tentsioko lineari buruzkoa da erreportaje nagusia.
Kirol atalean, aldiz, Luisa Ibarrola eta Iosu Isasiri eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada izango du irakurleak. Espainiako Txapelketan bizitakoak kontatu dituzte bi txirrindulariek. Kultura atalak, aldiz, 2017. urteak emandakoak izango ditu hizpide.
Eskualdeko saltoki, taberna, topagune eta kaleetan eskuratu ahalko da euskara hutsezko hamabostekaria, doan.