Asteburuan jokatu ziren Aiarako Biraren azken etapak. Larunbatean Arespalditzatik abiatu zen lasterketa. Txirrindulariek 44 kilometroko ibilbidea osatu zuten, euriari eta hotzari aurre eginez.
Igandean burutu zen, Okondon, birako etapa erabakigarria. Larunbateko nekea soinean, euripean ekin zioten 40 kilometrotako ibilbidea egiteari lasterkariek. Norgehiagoka azkar baten ostean bereziki gogorrak izan ziren lasterketaren azken 300 metroak, txirrindulariek San Roman auzora igo behar izan zuten 1. kategoriako portu bat gaindituz.
Mikel Beraza Luyando Opticos-Talleres Ganzedo taldeko kideak bigarren postua eskuratu zuen etapan eta Arabako txirrindulari onenaren saria lortu zuen, maillot beltza. Ez zuen ordea sailkapen orokorreko lehenengo postuetan sartzerik izan. Horretan Flavio Ortiz kantabriarra izan zen garaile.