San Isidro Azoka "Los últimos pastores de Sierra Sálvada" dokumentalarekin bukatuko da

Erredakzioa 2018ko mai. 11a, 07:02
Animalien erakusketa egongo da goizean. / Aiaraldea.eus

Egun osoko jarduera antolatu dute San Isidro Azokarako maiatzaren 15ean, ohitura jarraiki. 8:00etan hasiko da Piriniotar Arrazako Behien VI. Lehiaketa eta 9:30ean tokiko produktuak egongo dira ikusgai. Gero umeentzako gymkana, zuku, gazta eta txakolin dastatzea eta herri kirolak egongo dira. Amaitzeko, Los últimos pastores de Sierra Sálvada dokumentala eskainiko dute.

San Isidro Azokaren edizio berria egongo da asteartean, maiatzaren 15ean. Lehen sektoreari lotutako egun osoko jardueraren egitaraua hurrengoa izango da herrigunean:

  • 08:00 // IV. Arraza Piriniotarreko Behien Lehiaketa.
  • 09:30 // Artisauen, ekoizleen eta animalien erakusketa. Horrez gain, Euskadiko Hazien Sareak ere mahaia izango du. Bertan tokiko haziak eta espezieak identifikatzeko eta babesteko egiten ari diren lana azalduko dute.

  • 12:00 // Baserri Gymkana
  • 12:00 // Meza (Gizarte Etxea)
  • 12:30 // Zuku ekologikoak dastatzea (Gizarte Etxea)
  • 13:00 // Tokiko produktuen (gazta eta txakolin) dastatzea
  • Tokiko produktuak baliatuta, txosnan, eta Antojo zein Batzoki Berrian pintxoak prestatuko dituzte

  • 13:00 Herri Kirolak

  • 18:00 // Los últimos pastores de Sierra Sálvada dokumentalaren emanaldia. Filmaren estreinaldiak oso harrera ona izan zuen Amurrion eta inguruko hainbat artzainek eman dute bere lekukotza euren ogibidea nolakoa zen azaltzeko.

Bola jokoa
Bukatzeko, San Isidro Bola Txapelketa jokatuko dute Kexaan. Maiatzaren 19an, larunbata, izango da, 18:00etatik 20:00ak arte. Hurrengo egunean, igandean, 11:00etatik 13:00ak lehiatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide