Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 88. zenbakia. Saydi Lubanzadio dantzari laudioarra da aldizkariko protagonistetako bat, baina ez bakarra. Maite Garcia Riobori, Mushkum taldeari, Udane Iturbe Artagoitiari eta Nuria Larrinagari eginiko elkarrizketak ere topatu ahalko ditu irakurleak.
Horrez gain, hijabari buruzko artikulua ere dakar hamabostekariak, eskualdean bizi diren hainbat emakume musulmanen iritziekin. Beste gai batzuk ere jorratzen ditu agerkariak. Aiaraldeko udalek euskarara bideratzen duten diruari buruzko artikulu bat dago, besteak beste.