Tubacexeko langile bakoitzak dagokion fabrikan bozkatu beharko du bihar lan-hitzarmena, toki eta ordutegi zehatz batzuetan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko mai. 30a, 21:40
Langile bakoitzak bere fabrikan bozkatu beharko du. / Aiaraldea.eus

STAT, LAB eta USO sindikatuek salatu dute akordioa asanbladara eraman gabe bozkatuko dela. Altan emanda dauden ebentualek ere izango dute bozkatzeko aukera.

Bihar egingo dute ELA, CCOO eta Independenteek erdietsitako lan-hitzarmen proposamenaren bozketa Tubacexen. Ez dute, baina, langile asanbladarik egingo. Behargin bakoitzak bere fabrikan izango du bozkatzeko aukera, lanorduetatik kanpo, toki eta ordutegi zehatz batzuetan.

Amurrioko lantegiko beharginek 13:00etatik 22:30etara eman ahalko dute botoa “Oficinas de Frío” deritzon tokian. Aceralavako langileek ordu-tarte berdinean bozkatu ahal izango dute, jantokiaren sarreran. Laudioko lantegiko kideek, aldiz, bulego orokorretan bozkatu ahalko dute 13:00etatik 14:45etara eta fabrikako aldagelen sarreran, aldiz, 13:00etatik 14:45etara eta 21:30etatik 22:30etara.

Bozketa mahaietan egongo dira aldeko edo kontrako botoa emateko paperak eta gutun-azalak. Jakinarazi dutenez, altan emanda dauden ebentualek ere izango dute botoa emateko aukera.

Gauzak egiteko modu hori kritikatu dute STAT, LAB eta USO sindikatuek, akordioa asanbladara eraman gabe gauzatuko delako bozketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide