Saratxo Bizirikek azaldu du etsituta dagoela A-625 errepideko proiektua %1ean bakarrik aldatu delako

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 3a, 09:22
Amurrion Arabako Batzar Nagusien osoko bilkura egin zenean, protesta antolatu zuten saratxoarrek. / Aiaraldea.eus

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta herriko Administrazio Batzarrak jakinarazi dutenez, Arabako Foru Aldundiarekin izandako negoziazioek ez dute emaitza berezirik eman, eta desjabetze berriak abiatu dituztela lur zabalera gehiago okupatzeko. Aldundiak urtarrilean egingo du A-625 errepidearen obren esleipena.

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta herriko Administrazio Batzarrak jakinarazi dutenez, A-625 errepidearen proiektuak aldaketa oso txikiak izan ditu: okupatzen duen lur azalera %1 murriztu da soilik. Herritarrak oso etsituak agertu dira, Arabako Foru Aldundiak zabaldu baitu urtarrilean esleituko dituela errepidearen obrak.

"Aldaketa minimo hau adar jotzea izan zen guretzat hainbeste bilera eta hainbeste eskakizun ostean proiektu basatia jasangarria bihurtzeko, eta azkenik horixe zen aldatzeko zuten borondatea. Makilaje hutsa!" salatu dute saratxoarrek.

Berez, plataformak gehitu du apirilean ISVIAL enpresarekin eta Orain Amurriorekin sortutako aldaketa tekniko egingarriak ere baztertu dituela Arabako Foru Aldundiak.

Urtarrilean muga
Saratxoarren hitzetan, iruzurra egin dietela sentitu dute sentitu dute Arabako Foru Aldundiak jakinarazi ostean urtarrilean abiatuko duela prozesuaren azken bultzada: "Jada oraindik ezjabetzak egiteke zituztenei eta azalera gehiago kenduko dieten batzuei deitu diete. Hasierako puntura bueltatu gara, hamaika bilera, eskakizun eta buruhausteren ondoren, azkenik gure iritzia mespretxatua izan da".

Izan ere, bilera andana egin eta gero, Saratxoko herritarren aldarrikapen gehien-gehienak bertan behera geratu dira, euren ustez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide