Gaurtik asteartera luzatuko dira Aratusteak Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 20a, 10:05
Desile ugari egingo dira eskualdean. / Antonio Muñoz

Agenda atalean kontsultatu daitezke datozen egunetarako programatutako jarduerak. 

Kolore anitzez jantziko da asteburu honetan Aiaraldea, aratusteak ospatuko baitira eskualdeko herri gehienetan.

Hala ere, lehen ekintzak gaur -otsailak 20- egingo dira, non eta Artziniegan. Eskolako haurrek kalejira egingo dute goizean, eta ipuin kontaketa egongo da arratsaldean, udal liburutegian.

Ostiralean gainontzeko herrietara zabalduko da giroa, baina jaiak larunbatean egingo du eztanda. Desfileak egingo dituzte egun horretan Luiaondo, Artziniega, Laudio, Amurrio eta Urduñako kaleetan.

Asteartean, aldiz, sua izango da protagonista nagusia, Kakarro Birigarro erreko baitute Amurrion eta Txarkeria, aldiz, Laudion.

Herri arastusteak
Udalen ohiko egitarauei elkarteek prestatutakoa gehitu behar zaie. Sorginlarrenek Herri Aratusteak prestatu ditu ostiral eta larunbaterako, hainbat motatako jarduerekin.

Agenda atalean kontsultatu daitezke deialdi guztiak. 

Argazki lehiaketa
Aiaraldea hedabideak, bere aldetik, inauterietako argazki lehiaketa jarri du abian. Aiaraldea.eus atarian sartuta parte hartu daiteke.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide