Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak ezarriko dituzte Bañueta kiroldegian, Autobuses Sobronen eta Megatechen, ELAk Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez. Sindikatuak azaldu duenez, "ezinbesteko etenaldia" dela eta aurkeztu dituzte enpresek espedienteak.
Oraindik ez dakite enplegu murrizketek zenbateko iraunaldia izango duten ezta zehazki zenbat pertsonari eragingo dieten ere. "Bañueta kiroldegian, adibidez, langile bakarra geratuko da lanean, mantenukoa", jakinarazi dute ELAko kideek.
Koronabirusa eragin nabarmena izaten ari da eskualdeko fabriketako langileen egunerokoan. Tubacex eta Tubos Reunidoseko langileek, adibidez, ekoizpena etengo dutela jakinarazi dute, segurtasun neurriak bermatzen ez badira.