Laudioko eta Amurrioko Tubacex taldeko enpresetan lanera itzuli beharko dira beharginak bihar. Horrela jakinarazi dute bertako sindikatuek. Izan ere, Lan Ikuskaritzak erabaki du ez dagoela arrisku berezirik faktorietan jarduera eteteko.
Hori bai, langile batzordeak gogoratu du Lan Ikuskaritza ez dela hurbildu fabriketara eta euren salaketak ez dituela aintzat hartu. Langile erakundeek ziurtatu dute egin dutela euren eskuetan zegoen guztia osasuna bermatzeko. Ertzaintzari ere deitu zioten, baina lanpetuta zegoela argudiaturik, ez zen lantegietan bertaratu. Lan Ordezkaritzak ere ez die erantzun.
Gauzak horrela, sindikatuak segurtasun eta prebentzio protokoloa negoziatzen ari dira Tubacexeko zuzendaritzarekin. Edonola ere, sindikatuek argi utzi dute euren apustua zela birusaren zabalpena ekiditeko gobernuen irizpideak jarraitzea, hau da, etxean geratzea eta lantegiak gelditzea.