85 koronabirus kasura heldu zen atzo Aiaraldea, asteazkenean baino 18 gehiago

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 27a, 22:36

Laudioko anbulatorioaren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Okondon diagnostikatu dute udalerriko lehen positiboa eta Laudion 8 gehiago egon ziren, Amurrion 5 eta Artziniegan 4.

Osakidetzak eguerdian argitaratu ditu atzo 20:00etan jasotako datuak koronabirusari dagokionez. Aiaraldean 85 positibora heldu zen atzoko zenbaketa.

Positibo berriak 18 izan ziren. Aurreko eguneko marka gainditu zuten bat gehiagorekin. Laudiok izan zituen kasu gehienak; 8. Ordea, kutsatuak asteazkenean baino gehiago banatu dira eta Amurrion 5 gehiago identifikatu zituzten, Artziniegan 4 eta Okondon lehenengoa.

Asteazkenarekin alderatuta, kopuru orokorra %26,86an hazi zen. Herrika gorakada hurrengoa izan zen: Laudion %25,8koa, Amurrion %33,3koa -15etik 20ra, alegia-, Artziniegan %133,3koa -3 positibotik 7ra igaro zen- eta Okondon lehen kasua diagnostikatu zuten. Hala ere, Aiaraldea hedabideak jakin izan duenez, herri horretan beste kasu bat egon da lehenago, martxoaren 18an bertako bizilagun bat hil baitzen positibo eman ostean.

Laudio EAEko 17. udalerri kutsatuena da orain 39 positiborekin, eta Urduñak 3. egunez eutsi dio bere kopuruari; 8 gaixo. Orozkok marka hori hobetu du eta 4. eguna da 3 kutsatu dituela.

Autonomia Erkidegoan 4.601 dira positiboak. 2.186 Bizkaian, 1.610 Araban eta 805 Gipuzkoan. Hildakoak 207 dira, hau da, 27 gehiago.

Aiaraldeko kasuen bilakaera grafikoetan

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide