Osakidetzak atzo detektatutako positibo guztien %9,43 Aiaraldekoak dira, 5 kasu guztira

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 20a, 13:00

Testak egiten jarraitzen du Osakidetzak. / Aiaraldea.eus

Atzo 3 kasu berri diagnostikatu zituzten Laudion eta beste 2 Amurrion. Hala ere, larunbateko kopurua erdira murriztu da.

Igandean koronabirusaren 5 positibo berri erregistratu zituen Osakidetzak Aiaraldean. Zehazki, 3 Laudion izan ziren eta udalerri hori 92 kasura heldu da. Amurriok 2 gehitu zituen bere kopurura eta jadanik 68 dira gaixoak bertan.

Orain arteko kutsatuen baturak 240 positibo utzi ditu eskualdean. Aipatutakoak ez ezik, 25 identifikatu dituzte Urduñan, 23 Aiaran, 17 Orozkon, 9 Artziniegan eta 6 Okondon. Guztira, 240.

Atzoko datuak apirilaren 2tik aurrera jazo diren ohiko kopuruen mugetan geratu dira. Izan ere, apirilaren 2an 20 kasu berri detektatu zituen EAEko osasun sistema publikoak. Geroztik, apirilaren 4an 6 positibo egon ziren, apirilaren 7an 8 eta larunbatean 10. Larunbatean topatutako erdiak Urduñako nagusien egoitzakoak izan ziren. Gainerako 14 egunetan egunero ez dira 5 herritar baino gehiago kutsatu, eta 4 egunetan gaixo berri bakarra egon da.

Beraz, pandemiaren unerik okerrenetatik -martxoko azken eguneak- urrun daude azkenengo estatistikak. Azken astean 25 lagun besterik ez dira gaixotu, Osakidetzaren arabera.  Hau da, %10,41.

Laudio EAEko 24. udalerririk kutsatuena bada ere, populazioari erreparatuta, herri kaltetuen zerrenda hurrengoa da Aiaraldean; Aiara %0,79a, Orozko %0,65a, Amurrio %0,64, Urduña %0,58a, Laudio %0,50a, Okondo %0,49a eta Artziniega %0,46a. Arakaldon eta Arrankudiaga-Zollon, ofizialki, Osakidetzak ez du positiborik topatu.

EAEri dagokionez, atzo 53 kasu besterik ez ziren egon. Hau da, erkidego osoko kasu diagnosi berrien %9,43a Aiaraldean izan zen, %5,66a Laudion eta %3,77a Amurrion. Guztira, Bizkaian 7.045 gaixo, Araban 3.241 eta Gipuzkoan 2.342 detektatu dira. Hildakoak 1.081 dira, atzo baino 19 gehiago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide