COVID-19 kasu berri bi topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenaren arabera. Laudio eta Artziniegan detektatu dituzte positiboak.
Joera beherakoa izan da aurreko egunekin alderatuta. Astelehenean 5 kasu baieztatu ziren eskualdean, eta asteburuan 13. Guztira, 20 positibo berri jaso dira eskualdean ostiraletik hona.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean pilatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 211
- Amurrio: 132
- Aiara: 70
- Urduña: 48
- Okondo: 8
- Orozko: 29
- Artziniega: 22
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 520
510 kasu berri topatu ziren atzo guztira EAEn, 7.928 PCR proba eginda. 168 pertsona daude ospitaleratuta.