Azaroaren 25ean -asteazkenean- izango da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, ekimen ugari egin dira azken egunetan eskualde osoan zehar. Aiaraldeko Mugimendu Feministak ere zenbait jarduera prestatu ditu, sare sozialetan zabaldu dutenez.
Laudion, mobilizazio zaratatsua egingo dute 19:00etan Lamuza plazatik abiatuta. Etxeko tresnak kalera ateratzeko deia luzatu dute zentzu horretan, eta Amagoia Elezkano omenduko dute besteak beste.
Aretan, berriz, 18:30ean elkartuko dira Altamira plazan, elkarretaratze formatua baliatuta.
Amurrion, ordea, 19:30ean gauzatuko dute protesta. Alabaina, Otsemeakek kalera ateratzeko deia zabaldu du Twitter bidez, Euskal Herriko neska* gazteek egindako deialdiari jarraiki.