Gehiengo sindikalak deitutako mobilizazioa egon da gaur Gasteizen, Arabako Foru Aldundiko egoitzan. Izan ere, abenduaren 16an -iragan asteazkenean- lan heriotza jazo zen Saratxon, saihesbidea eraikitzeko obretan. Hain zuzen, 31 urteko gaztea hil zen ezbeharraren ondorioz. Hala, Aiaraldean 2020an gertatutako seigarren lan heriotza da, Euskal Herrian 70 pertsona zendu direlarik.
Prekarietatea salatzeko elkarretaratzea burutu du gehiengo sindikalak gaur. Ez da izan hori, ordea, heriotza salatzeko egindako protesta bakarra. Nola Amurrioko Udalak hala zenbait eragilek ekimen ezberdinak egin zituzten. Ostiralean, esaterako, manifestazioa antolatu zuten Amurrion: