DATUAK

194 isun jarri ditu poliziak Aiaraldean otsailean, COVID-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 10a, 06:30

Ertzaintzak eta eskualdeko Udaltzaingoek jarri dituzte isunak. / Aiaraldea.eus

Isun gehienak -97- mugikortasun edota taldekako lagun kopuru mugak urratzeagatik ipini dituzte.

194 isun jarri dituzte guztira Ertzaintzak eta herrietako Udaltzaingoek otsailean Aiaraldean, COVID-19aren pandemia dela-eta ezarritako arauak ez errespetatzeagatik. Zigor gehienak -97, alegia- mugikortasun arauak hausteagatik edota baimendutakoa baino pertsona gehiago biltzeagatik izan dira.

Berez, 97 horien artean, 54 salaketen arrazoia izan da udalerritik ateratzeko muga gainditzea; eta 17, aldiz, gaueko ordutegia ez errespetatzea. EAEn baimenik gabe sartzeak 18 zigor abiatu ditu, baina 16 Orozkon gertatu dira, autopistan seguraski. Horrez gain, beste 8 zigor 4 lagun baino gehiagoko taldeen gain "erori" dira.

Bigarren olatuko hilabeterik zigortuena izan da otsaila, urtarrilean 171 izan ziren, eta urriaren 27tik abenduaren 13ra bitartean 193

Maskara jarrita ez eramateagatik 36 isun kudeatu dituzte poliziek. Horietako 27 jazo dira muxukoa ez jartzeagatik eta 3 ezarri zaizkie negozioen jabeei zuzenean, bezeroak maskara janztera ez behartzeagatik. 

Otsailean, urtarrilean ez bezala, ez da salaketarik egon txoko edo lokalak irekitzeagatik. Aintzat hartu behar da aurreko hilabetean horri lotutako 31 arau urraketa gertatu zirela. Ordea, oraingoan 30 pertsona zigortu dituzte alkohola eremu publikoetan kontsumitzeagatik. Kasu gehienak -16- Amurrion izan ziren, eta besteak Laudion -9- eta Urduñan, 5.

Garraio publikoan zein pribatuan maskara ez erabiltzeagatik 19 salaketa tramitatu dituzte, eta denek izan dute jatorria Orozkon.

Aurreko hilabeteetan bezala, Orozko da isun gehien pilatu dituen udalerria, 60 guztira. Hala ere, kontuan hartu beharra dago bertan dagoela autobidean sartzeko bidesaria, eta poliziaren kontrolak ohikoak direla zonalde horretan.

Hau da isunen banaketa udalerrika:

  • Orozko: 60
  • Laudio: 48
  • Amurrio: 46
  • Urduña: 15
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Artziniega: 12
  • Aiara: 0
  • Okondo: 11
  • Arakaldo: 0

Bigarren olatuko hilabeterik zigortuena izan da otsaila, urtarrilean 171 izan ziren, eta urriaren 27tik abenduaren 13ra bitartean 193.

Hemen ikusi daitezke lege urraketa guztiak udalerrika:

Lege urraketa mota

Laudio Aiara Amurrio Arrankudiaga-Zollo Okondo Urduña Orozko Arakaldo Artziniega Guztira
Gauean mugitzeko mugak ez errespetatzea 10 0 5 0 0 2 0 0 0 17
Euskal Autonomia Erkidegoan sartu eta irteteko mugari muzin egitea 1 0 1 0 0 0 16 0 0 18
Udalerritik ateratzeko eta irteteko debekua urratzea 12 0 14 2 3 1 16 0 6 54
4 lagun baino gehiagoko taldeak osatzea 0 0 0 0 5 1 0 0 2 8
Maskara janzteko agindua ez betetzea 13 0 6 0 0 1 7 0 0 27
Maskara txarto jartzea 1 0 3 0 0 0 2 0 0 6
Ostalaritzan, jatetxetan eta ariketa fisikoan 1,5 metroko distantzia ez betetzea 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Negozioetako jabeek maskararen erabilera ez bermatzeagatik 2 0 1 0 0 0 0 0 0 3
Txoko eta lonjetan ekintzak antolatzea, debekatua egonik 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Alkohola kontsumitzea kalean 9 0 16 0 0 5 0 0 0 30
Maskara ez erabiltzea garraio publikoan zein pribatuan 0 0 0 0 0 0 19 0 0 19
Espazio publikoan erretzea 2 metroko tartea bete gabe 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Ostalaritzako ordutegiak ez errespetatzea 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Besteak 0 0 0 0 3 5 0 0 4 12
Guztira 48 0 46 2 11 15 60 0 12 194

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide