Urbide Ur Patzuergora batu dira Amurrio, Aiara eta Laudioko Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 4a, 12:07

Eskualdeko uraren kudekatearen zatirik handiena Urbidek hartuko du aurrerantzean. / Ruben Ladrón Diaz de Gebara

Eskualdeko 21 kontzeju ere batu dira erakunde berrira. Artziniegako Udalak etorkizunean ura nola kudeatu eztabaidatu behar du oraindik.

Urbide Ur Patzuergoan formalki sartu dira Laudio, Aiara eta Amurrioko Udalak, eskualdeko 21 kontzejurekin batera. Hala jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak prentsa ohar baten bidez.

Guztira, Aiarako Kuadrillako 24 erakunde sartu dira patzuergoan, “ia 50.000 biztanle dituztenak”. Modu horretan, Urbide “sendotu” egin dela nabarmendu du Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza foru diputatuak, “gehitze berriekin, Urbidek beste urrats bat eman du tokiko erakundeei Arabako uraren ziklo integralaren kudeaketan laguntzeko helburuan”.

Erabaki polemikoa

Orain arte Kantauriko Urkidetzaren bidez bideratu dute udal eta kontzeju horiek uraren kudeaketa, baina iragan abenduan tokiko partzuergo hori disolbatzea ebatzi zuten, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. 

Erabaki polemikoa izan zen. Artziniegako Udalak txosten juridikoa aurkeztu zuen bileran, partzuergoaren disoluziorako jarraitutako prozedura zalantzan jarriz. EH Bilduk, bere aldetik, helegitea aurkeztu zuen erabakiaren aurka, “eskubide gehiegikeria, lege-iruzurra eta boterearen desbideratzea" zekarrela argudiatuta. Omnia alderdi laudioarra ere lerratu zen erabakiaren aurka. 

Gauzak hala, Artziniegako Udalak ebazteke du oraindik nola kudeatuko duen ura etorkizunean. Aurtengo erronketako bat izango da hori, Joseba Vivanco alkatearen hitzetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide