Kaleratuak izan ziren langileek greba mugagabearen mesedetan jarriko dute jaso behar duten soldata, Tubacexek helegitea erretiratu arte

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 21a, 17:03

Elkartasun kutxa sortu dute Tubacexetik kaleratuak izan ziren langileek, multinazionalak ordaindu behar dizkien soldatak greba mugagabearen mesedetan jartzeko. Greban eta borrokan mantentzeko eskaera luzatu diote Enpresa Batzordeari zuzendaritzak Madrilgo Auzitegi Gorenean aurkeztutako errekurtsoa erretiratu arte.

Aurreko astean iragarri bezala Tubacexetik kaleratuak izan ziren beharginen kolektiboak elkartasun funts bat sortu du uztailaren 7tik aurrera jaso behar dituzten soldatak greba mugagabean dauden langile guztien artean banatzeko. 

EAEko Justizia Auzitegia Tubacexeko kaleratzeak baliogabetu ostean,  multinazionalak 129 langileak etxean mantenduko zituela adierazi zuen, soldataren 100% jasotzen zuten bitartean hauen irteera kasuz kasu aztertzeko. Egoera horren aurrean diru hori kutxa komun batean biltzea erabaki dute, greba mugagabearen mesedetan, beharra duten langile guztien artean banatzeko.

Helegitea erretiratzea

Mezu zuzena helarazi diete langileen ordezkariei: Ez dezatela greba mugagabea bertan behera utzi multinazionalak Madrilgo Auzitegi Gorenean aurkeztutako errekurtsoa erretiratu arte. Izan ere, errekurtso horrek kolokan jartzen du oraindik 129 langileen eta hauen familien etorkizuna epe laburrean.

Enpresa Batzordea atzo -uztailak 20- Industria Sailaren bidez jaso zuen Tubacexen proposamena baloratzen ari da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide