Renfek jakinarazi du C-3 lineako hainbat tren zerbitzu bertan behera geratuko direla bihar. Zehazki, hauek dira zerbitzu horiek:
26754 14:15 Abando-Urduña
26759 15:11 Urduña-Abando
26592 16:05 Abando-Laudio
26597 16:39 Laudio-Abando
26604 18:05 Abando-Urduña
26767 19:01 Urduña-Abando
#BilboAldiriak
— InfoRenfe (@Inforenfe) August 11, 2021
Bihar, abuztuak 12, hurrengo trenak ere bertan behera geratuko dira:
26592 16:05 Abando - Llodio
26597 16:39 Llodio - Abando
26604 18:05 Abando - Orduña
26767 19:01 Orduña - Abando
Barkatu itzaue eragozpenak
Tren zerbitzuak egun batetik bestera bertan behera geratzea ohikoa bilakatu da Urduña eta Bilbo arteko linean, eta ez hori bakarrik. Uztailean hainbat bidaiarik kexak aurkeztu zituzten bagoi barruan egiten zuen beroagatik.
Horrez gain, zenbait matxura esanguratsu ere jazo dira azken hilabeteetan. Apirilean sua piztu zen tren batean, balaztak ohikoan baino gehiago berotu zirelako.
Adif eta Renfeko enpresa batzordeetako kideen aburuz, enpresak nahita ari dira zerbitzua gaizki kudeatzen, pribatizazioan sakondu ahal izateko.