Musika izan da Zolloko jaien osagai nagusia

Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 21:14

Larunbat gauean Iheskidek eta Beranduegi erromeriak jo zuten. Igandean, aldiz, Ugaoko Sarea abesbatzako kideek abestu zuten elizan.

Jai giroa nagusitu da Zollon azken lau egunetan. Ostegunean hasi zen festa, San Martin egunarekin. Dozenaka lagun bertaratu ziren herrira odolosteak jatera:

Larunbatean, aldiz, umeentzako jolas eta puzgarriak egon ziren arratsaldeko lehen orduan. Gauean, aldiz, gazte giroa nagusitu zen frontoian, Iheskide taldearen eta Beranduegi erromeriaren kontzertuekin.

Igandean, aldiz Ugaoko Sarea abesbatzak jo zuen elizan, eta kanpoko jende ugari bertaratu zen.

Datorren larunbatean amaituko dira jaiak, herri bazkariarekin. 

Argazkiak: Aimar Gutierrez eta Garazi Abrisketa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide