Arrankudiaga-Zolloko jaien eduki bilduma. Egin #JaieiKlik eta bidali zure irudiak 688848152 telefonora (WhatsApp) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera!
Punk eta reggae doinuekin agurtu dituzte Arrankudiagako jaiak

Txabi Alvarado Bañares abu 19 Arrankudiaga-Zollo   Arrankudiaga

Astelehenetik asteartera bitarteko gauean amaitu ziren Arrankudiagako jaiak, Berakatz Eguna ospatuta. Ohikoan bezala, ehunka lagun batu ziren iluntzean herriko tabernetan, odolosteak elkarrekin afaltzeko. Gaueko hamarretan, aldiz, kontzertuak hasi ziren, Feos Pero Majos-en punk doinuekin, Potatoren reggae kantuekin eta Gora Herriaren erromeriarekin.