Potato eta Feos Pero Majosen kontzertuak eta trailaren antolatzaileen pregoia osagai nagusi aurtengo Arrankudiagako jaietan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko uztailaren 22a

Marmitako eta tortilla txapelketa izango da lehen eguneko ekimen nagusietako bat. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 14tik 17ra bitartean luzatuko dira Andra Mari jaiak aurten. Herriko trail lasterketako antolatzaileak arduratuko dira pregoia irakurri eta festei hasiera emateko suziria pizteaz. 

Urteroko eskema bera jarraituko dute Arrankudiagako jaiek aurten ere. Aldaketa bakarra egongo da egutegian: iaz bost egun iraun zuten festek eta aurten, aldiz, lau egunez luzatuko dira, Andra Mari eta Umeen Eguna data beran batuko baitituzte. 

Abuztuaren 14an hasiko da festa, Atzoko Gazteen Egunarekin. Jubilatuen bazkariarekin ekingo diote motorrak berotzeari, Gizarte etxean. Arratsaldean, aldiz, marmitako eta tortilla txapelketekin animatuko dute herria, txupinazoari paso eman baino lehen. 

Biharamunean, aldiz, umeak izango dira protagonista. Eurei zuzenduak egongo dira abuztuaren 15eko jarduera gehienak, eta kanpamentuan eginiko argazkien proiekzioarekin girotuko dute iluntzea. 

Hirugarren egunean kofradia bazkaria izango da osagai nagusia. Parranda handiena, baina, laugarren eta azken egunean izango da. Gazteen bazkaria eta olinpiadak egingo dituzte. Gauean, aldiz, odoslosteak jango dituzte bizilagunek, herriko tabernetan.

Horren ostean hasiko da musika eskaintza, Potato reggae talde mitikoarekin, Feos Pero Majosen punk bertsio umoretsuekin eta Gora Herria erromeriarekin. Goizeko bostak arte luzatuko da jaia, orduan banatuko baitute berakatz zopa tradizionala. 

Trailaren antolatzaileak pregoilari

Jai batzordeko kideek aurreratu dutenez, herriko trailaren antolatzaileak arduratuko dira pregoia irakurri eta jaiei hasiera emateko suziria pizteaz. Hamarkada bat baino gehiago daramate kirol proba hori antolatzen, udazkenean. Aurtengoa XIII. edizioa izango da, eta iazkoan, adibidez, hirurehundik gora korrikalarik hartu zuten parte, probak duen sasoi onaren seinale. 

EGITARAU OSOA

Abuztuak 14, ostirala: Bezpera, atzoko gazteen eguna

12:00 // Meza 

12:45 // Mahai jokoak 

14:30 // Jubilatuen bazkaria, Gizarte etxean
Ondoren bingoa

17:00 // Kamisetak banatzea 

18:00 // Kalejira

18:00 // XXXVII. Marmitako Lehiaketa  
Izenak ematea 18:00etatik 18:30era

19:30 // XXVII. Tortilla Txapelketa (Herriko 0 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat)
Izenak ematea 18:00etatik 18:30era

20:00 // Tortilla eta marmitako lapikoen aurkezpena

20:15 // Txupinazoa

23:00 // Diskoteka

Abuztuak 15, larunbata: Andra Mari eta Umeen Eguna

10:00 // Diana

11:00 // Meza nagusia

11:30 // Umeen kalejira Garondotik Elexaldera

12:00 // Umeentzako jolas parkea Elexalden

14:30 // Umeen bazkaria Gizarte Etxean 
Bazkarirako izenak emateko zerrendak jarriko dira. Apuntatzeko epea: abuztuaren 13a  

17:30 // Boloak: Umeen tirada

18:30 // Boloak: Nagusien tirada, J.I. Larrazabalen X. oroimenezkoa

19:00 // Dantzatzeko prest! (E berdea)

21:30 // Kanpamentuko proiekzioa
Ondoren, Iberlandan, Golden Boys

Abuztuak 16, igandea: Kofradia Eguna

10:30 // Diana

11:00 // Meza

11:30 // Pilota partidak

12:00 // Erakusketa

13:30 // Elkarretaratzea: Denok batera presoak etxera!

14:00 // Umeen kofradia bazkaria

14:30 // Kofradia bazkaria, eliza atarian

16:00 // Kantuak Joxe Mendizabalekin

20:00 // Antzerkia: Trapu Zaharra

21:30 // DJa Batzokian

Abuztuak 17, astelehena: Gazteen eta Berakatz eguna

13:00 // Gaztepoteoa

15:00 // Gazteen bazkaria

17:00 // Gazte Olinpiadak

19:00 // Pilota partidak

21:30 // Odoslosteak afaltzera herriko tabernetan

22:00 // Gaupasa: Potato, Feos Pero Majos eta Gora Herria

05:00 // Berakatz zopa eta jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide