Urtebeteko atzerapenarekin bada ere, bueltan da Korrika Euskal Herriko errepideetara. 2022an AEK-k egitasmoari helduko dio berriro ere. Korrikaren 22. edizioa izango da datorren urtekoa, hain zuzen ere, eta AEKko arduradunak lehenengo argibideak aurkezten ari dira Donostiako San Telmo Museoan egiten ari diren ekitaldian.