Datuak oraindik larritzeko modukoak ez badira ere, gaur Osakidetzak plazaratutako txosten epidemiologikoak argi utzi du gorakada egon dela azken hiru egunetan COVID-19ko zabalpenean eskualdean. Izan ere, azaroaren 8tik 14ra bitartean kutsatu berriak 6 izan ziren eta astelehenetik asteazkenera, ordea, 7 izan dira positibo berriak. Ia guztiak Laudion jazo dira:
Gorakada horrek eragina izan du Laudio eta Urduñako intzidentzia metatuaren tasan. Laudion igo da eta 32,7tik 65,39ra igaro da. Urduñan, aldiz, bikoiztu da eta 47,25an dago orain. Gogoratu beharra dago Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien arabera, udalek zenbait erabaki murriztaile hartu behar dituztela udalerriko tasa 100.000 biztanleko 150 kutsatura heltzen denean.
Momentuz, Aiaraldeako herri guztiak urrun daude langa horri dagokionez. Izan ere, guztiek murriztu dute kopurua eta hutsean daude, Laudio, Urduña eta Amurrio kenduta.