Gaur gehiengo sindikalak (ELA, LAB,, STEILAS, Etxalde, CNT, CGT eta Hiru sindikatuek) manifestazioak antolatu ditu hiriburuetan goizean eta eskualdeetan arratsaldez, enplegu eta pentsio duinak exijitzeko.
Aiaraldean hitzordua 18:30ean izan da eta euriaren erdian abiatu da. Parte-hartzaileek Espainiako Gobernuak bultzatu nahi duen pentsioen erreformaren kontrako leloak oihukatu dituzte, baina tokikotasunak izan du protagonismo nagusia.
Izan ere, Artiach enpresako langileek, Madres Mercedarias zaintza egoitzako beharginek eta Zabaleko Bizirik plataformak pankarta propioak eraman dituzte euren egoerak salatzeko.
Manifestazioaren amaieran gehiengo sindikalak azpimarratu du jendea kalera atera behar dela enpleguaren, zerbitzu publikoen eta pentsioen alde eta "eskualdeko eraiste neurtuaren kontra".