Eskualde osoa dago eremu gorrian, 103 kasu berrirekin

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abe. 6a, 15:24

Amurrion 26 kasu detektatu dira lau egunetan. / Aiaraldea.eus

Herri guztietan igo da intzidentzia metatuaren tasa, Aiaran eta Arakaldon salbu.

Azken lau egunetan nabarmen okertu da Aiaraldearen egoera COVID-19aren pandemiari dagokionez. Hala ondorioztatu daiteke Osakidetzak gaur plazaratutako txosten epidemiologikoa ikusita. 

Eskualdean 103 positibo berri detektatu ditu osasun sistema publikoak ostegunetik hona. Arakaldon salbu, udalerri guztietan daude kasu berriak. Hau izan da kopuruen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 26  
  • Artziniega: 7
  • Aiara: 4
  • Laudio: 41
  • Okondo: 5
  • Arrankudiaga-Zollo: 5
  • Orozko: 4
  • Urduña: 11

Eskualde osoa eremu gorrian

Kasu berrien ondorioz, gora egin du intzidentzia metatuaren tasak eskualdeko ia herri guztietan (Arakaldo eta Aiaran berdin mantendu da), eta udalerri guztiak eremu gorrian sartzea eragin du horrek. Hala ere, aurreko ostegunean ere udalerri gehienak -6- zeuden egoera horretan. 

Eremu gorrian sartzeak neurri murriztaile gehiago ekar ditzake, baina kontuan hartu behar da egoera horretan egoteko langa nabarmen jaitsi duela Eusko Jaurlaritzak eta herri txikietan tasaren larritasuna erlatiboa dela, kasu bakan batzuekin igoera edo beherakada bortitzak izan ditzazkeelako.

Dena den, Eusko Jaurlaritzak alarma egoera aktibatu du berriz, hirugarren aldiz pandemia hasi zenetik, eta neurri gehiago ezartzea ekar dezake horrek, momentuz indarrean dagoen bakarra COVID ziurtagiriarena den arren.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide