Aiarako Birako azken bi etapak jokatu dituzte asteburuan. Atzo Artziniegan neurtu ziren kadete mailako txirrindulariak. Lehia estua izan zen azken unera arte eta esprintean erabaki zen podiuma.
Gaur, aldiz, 6. eta azken etapa egin dute 173 txirrindulari gazteak, Etxaurren Ikastolatik abiatuta. Luyando Gancedo taldeko Pello Albizua izan da ihesaldiko protagonista, baina kilometro baten faltan harrapatu du tropelak. Andrey Steitsiv izan da sailkapen orokorreko garailea.