AZKEN DATUAK

104 positibo berrirekin, COVID-19 birusaren zabalpena berriro murriztu da azken astean

Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 15:05

Koronabirusaren aurkako azpiegiturak oraindik beharrezkoak dira Aiaraldean probak egiteko. / Aiaraldea.eus

Azken bi asteekin alderatuta, maiatzaren 16tik 22ra bitartean kasu berrien zenbaketak behera egin du apur bat. Edonola ere, Laudiok 50 kutsatu berri izan ditu.

Osakidetzak azken asteko txosten epidemiologikoa argitaratu du gaur. Aurreko bi asteekin alderatuta, hobera egin du kutsatuen kopuruaren joerak. Izan ere, duela hiru aste 139 izan ziren, duela bi 132 eta pasa den astean 104. Aldaketak bat egiten du Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoarekin.

Herriz herri, horrela banatu dira kasuak:

  • Amurrio: 24 (astelehenean 3, asteartean 6, asteazkenean 4, ostegunean 2, ostiralean 2, larunbatean 1 eta igandean 6).
  • Artziniega: 10 (asteartean 1, asteazkenean 1, ostiralean 1, larunbatean 4 eta igandean 2).
  • Aiara: 1 (igandean).
  • Laudio: 50 (astelehenean 4, asteartean 14, asteazkenean 14, ostegunean 7, ostiralean 5, larunbatean 2 eta igandean 4).
  • Orozko: 3 (astelehenean 1, ostegunean 1, larunbatean 1).
  • Urduña: 17 (astelehenean 6, asteartean 4, asteazkenean 3, ostegunean 2, ostiralean 1, larunbatean 1).

Intzidentzia metatuaren tasak ere murriztu dira

Salbuespenak salbuespen, eskualdeko udalerrien intzidentzia metatuaren tasek behera egin dute. Okondok eta Arrankudiaga-Zollok, esaterako, ia erdian utzi dituzte duela bi asteko kopuruak eta Amurriok, Aiarak eta Orozkok ere murriztu egin dituzten euren datuak.

Arakaldo zegoen moduan mantendu da. Artziniegak eta Urduñak, ordea, okerrera egin dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide