29 COVID-19 kasu berri detektatu ditu Osakidetzak Aiaraldean azken astean, gaur arratsaldean plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez.
Hau izan da kasuen banaketa udalerrika:
Beheranzko joeran jarraitzen du pandemiak eskualdean. Aurreko astean 36 kasu topatu ziren, eta aurrekoan 50. Hala ere, kontuan hartu behar da opor garaia dela eta herritar asko daudela eskualdetik kanpo.
Intzidentzia metatuaren tasen bilakaera, aldiz, ez da bera izan udalerri guztietan: behera egin du Artziniega, Aiara, Laudio eta Urduñan; eta gora, aldiz, Amurrio, Okondo eta Orozkon. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollon, aldiz, ez da mugitu, zeroan baitarama hainbat astez jarraian.
EAEn 1881 positibo detektatu dira guztira, 286 pertsona daude ospitaleratuta (9 ZIUn) eta 31 hildako egon dira.