Gaur abiatuko da Euskaraldia, eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. Eskualdeko herri gehienetan egongo dira ekintzak arratsaldean, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketari hasiera emateko.
Horrekin batera, Kirikiño Aisialdi Taldeko eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek ekimen paralelko bat jarriko dute abian: Memealdia.
Euskarazko meme lehiaketa bat egitea da planteatzen dutena, funtsean. Oso dinamika erraza izango da: parte hartzaileek abenduaren 2ra arte izango dute argazki eta testu muntaiak bidaltzeko epea, 688726665 telefonora zenbakira. Abenduaren 3an Arakaldon egingo den Euskararen Eguneko jaian emango diote saria... meme txarrenari. Lau lagunentzat afaria izango da, taberna batean. Baina gainontzeko parte hartzaileak ez dira esku hutsik joango etxera: txapa bana emango diete, egin duten memearen irudiarekin.
Barrez lehertzeko garaia da!
— Kirikino Atseden Taldea (@KirikinoTaldea) November 16, 2022
MEMEALDIA
Azaroak 18 - abenduak 2 bitartean bidali zure memeak 688726665
+ pic.twitter.com/WiL278dune