Tubacex enpresak hiru behargin zigortu ditu 15 egunez lan eta soldata gabe, kamerak saboteatzea egotzita

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 7a, 13:30

2020ko otsailean mobilizazioak egin zituzten Tubacexeko langileek enpresaren zigor politika salatzeko. / Aiaraldea.eus

Konpainiak langileei leporatu die euren lanpostuetan dauden bideokameren kontra jardutea.

Duela hamabost egun Tubacex enpresak hiru langileri jakinarazi zien hamabost egunez lan eta soldata barik zigortuko zituela.

Konpainiak leporatu die euren lanpostuetan dauden bideokameren kontrako ekintzak gauzatu izana. LAB sindikatuko kidea da beharginetako bat eta horrek dagoeneko epaitegian salatu du erabakia, enpresaren kontakizuna ez baita egia, bere aburuz.

Beste langile bat ELAko afiliatua da eta sindikatua abokatuarekin ari da aztertzen zein neurri har ditzaketen zigorraren kontra.

Hirugarren langileak helegitea egin du barne mailan, enpresan bertan.

Zigorrak biderkatu dira azken urteetan

Tubacex konpainian zigor neurriak areagotu dira azken urteetan. Hasieran ikerlari pribatu batek egindako jarraipenak baliatuta abiatu zituzten diziplina egitasmoak. 2020ko otsailean 60 eguneko zigorra ezarri zion konpainiak langile bati  eta ekainean zuzenean beste bi behargin kaleratu zituen.

Gainera, 2022an mantenu saileko langileek salatu zuten enpresak zigor mehatxuak egiten zizkiela "kontaktu aktak" baliatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide