ARGAZKI KRONIKA

Urduñatik Ibarrara, zaintza sistema eraldatzeko aldarri ilada Aiaraldeko Mugimendu Feministaren eskutik

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mar. 8a, 18:23

Urduñatik Ibarrako Madres Mercedarias zentrora egin du eskualdeko ekimena Aiaraldeko Mugimendu Feministak, "denon bizitzak erdigunean" jartzeko. 100 lagun inguruk hartu dute parte.

Goizeko lehen ordutik atera dira kalera Aiaraldeko Mugimendu Feministako kideak. Amurrion jarri dute lehenbiziko hitzordua, herri apainketa burutu baitute lehen orduan. 12:00etan izan da zita nagusia Urduñako autokarabanen aparkalekuan, bertatik abiatu baita kotxe karabana bateratua. Zaintza sistema eta "denon bizitzak erdigunean" jartzeko asmoz gauzatu dute ekimena, hain zuzen, greba orokor feminista egitasmoa aurkeztu duten egun berean. Gainera, Orozkoko Madres Mercedarias zentroko beharginei elkartasuna eta babesa adierazi diete, greba egunak baitituzte Ibarrako egoitzan.

Mugimendu Feministak gaur aurkeztu du greba orokor feminista egiteko prozesua, zaintza eskubidearen alde

Ikasleek ere lanuzteak egin dituzte, eta Aiaraldeko Mugimendu Feministaren deialdira batu dira euren ekimen propioekin (Laudion errepidea moztu dute, eta Amurrion elkarretaratzea osatu dute Juan Urrutia plazan). Ildo beretik, Laudioko nagusien egoitzako langileek txaloka hartu dituzte kotxe karabanako partaideak.

Arratsaldean herrietan zentratuko dira ekintzak. Amurrioko manifestazioa 19:00etan izango da, eta Laudiokoa 19:30ean.

Hala ere, tokian tokiko Parekidetasun Batzordeek ere deitu dituzte elkarretaratzeak eskualde osoko udalerrietan, udalen deialdiei jarraiki.

Argazkiak: Aiaraldeko Mugimendu Feminista

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide