GARRAIO PUBLIKOA

Hamabi tren gutxiago eskaintzen ari da gaur Renfe C-3 linean

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 13a, 11:15

Gaur bidaiariek aukera gutxiago izango dute C-3 linean. / Aiaraldea.eus

Horrela jakinarazi die garraio enpresa publikoak bere aplikazioa duten erabiltzaileei.

Gaur Renfe enpresa hamabi zerbitzu gutxiago eskaintzen ari da C-3 linean, hau da, Urduña eta Bilbo lotzen dituen ibilbidean. Erabiltzaile batek gaur goizean salatu du egoera sare sozialetan eta Aiaraldea Komunikabidea berarekin jarri da harremanetan. Eskualdeko herritarrak azaldu du garraio publikoko enpresak berak jakinarazi duela aldaketa bere aplikazioaren bidez gaur.

Zehazki, hurrengoak dira bertan behera geratu diren trenak:

  • 08:25 Bilbo-Urduña
  • 09:21 Urduña-Bilbo
  • 11:05 Bilbo-Urduña
  • 12:41 Urduña-Bilbo
  • 13:47 Bilbo-Urduña
  • 14:19 Laudio-Bilbo
  • 14:35 Bilbo-Urduña
  • 15:31 Urduña-Bilbo
  • 16:45 Bilbo-Laudio
  • 17:17 Laudio-Bilbo
  • 19:25 Bilbo-Urduña
  • 20:26 Urduña-Bilbo

Konpainiak arazo operatiboak argudiatu ditu eta Aiaraldea Komunikabidea zehaztasun gehiago eskuratzen saiatzen ari da.

Etengabeko arazoak

Gaur aplikazioa duten herritarrei aurretik komunikatu badie ere, C-3 linean bidaiarien haserrea eta ezinegona aspaldi piztu zen. Izan ere, atzerapenak, matxurak -udan aire girotuak hainbat aldiz egin du kale-, gidarien falta, zerbitzuak kentzea eta arazoak, oro har, ohikoak bilakatu dira.

Horrez gain, Urduña eta Amurrion egindako lanen ondorioz, arazoak sakondu ziren maiatzetik aurrera. Eta aintzat hartu beharra dagoela sindikatuek eurek salatu dutela 2020tik bitartekoak murriztu direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide