Unai Isasi eta Garazi Abrisketaren elkarrizketak eta Aretako eskolako 2 urteko gelaren itxieraren albistea izan dira Aiaraldea.eus atariko 2023ko eduki ikusienak

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 2a

Unai Isasi eta Garazi Abrisketaren elkarrizketak eta Aretako eskolako 2 urteko gelaren itxieraren albistea izan dira eduki ikusienak. / Aiaraldea.eus

243.348 erabiltzailek bisitatu dute guztira Aiaraldea.eus ataria 2023 urtean zehar, 2,18 milioi orri ikusita guztira.

Urte oparoa izan da 2023a Aiaraldea Komunikabidearentzat. 243.348 erabiltzailek bisitatu dute guztira Aiaraldea.eus ataria, 2,18 milioi orri ikusita guztira. Egun oparoena maiatzaren 28a izan zen. 3.920 erabiltzaile sartu ziren egun horretan atarira Udal eta Foru Hauteskundeak jarraitzeko, eta 27.735 orrialde ikusi zituzten guztira. 

Eta zeintzuk izan dira ikustaldi gehien izan dituzten edukiak? Alde batetik, aipatu beharra dago gehien ikusten diren orriak ez direla, berez, edukienak. Jende asko Aiaraldea.eus atriko azalera sartzen da eguneko titular nagusiak errepasatzeko, edo atal konkretuak bisitatzen ditu, herri konkretu bateko albisteak, argazki galeriak edota agenda, besteak beste. Gauzak hala, atal horiek dira bisitatuenak. 

Horrez gain, Udako Argazki Lehiaketa eta Indarkeria matxistaren aurkako dantza lehiaketak ere ikustaldi asko pilatu dituzte. 

Kazetaritza edukiei dagokionez, aldiz, hauek dira 2023an ikustaldi gehien pilatu dituztenak: 

1. Unai Isasiri bere atxiloketaren ostean eginiko elkarrizketa: Unai Isasi amurrioarra martxoaren 3an atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen eginiko manifestazioaren ostean. Aiaraldea Komunikabideak elkarrizketa egin zion gero, eta 3.276 ikustaldi izan ditu eduki horrek. 

2. Garazi Abrisketari eginiko elkarrizketa: Garazi Abrisketa zolloarra ama izan zen maiatzean, baina bere alaba hilik jaio zen eta bizipen horri buruz mintzatu zen Aiaraldea Komunikabidearekin. 3.190 ikustaldi izan ditu elkarrizketak guztira.

3. Aretako Eskolako 2 urteko gelaren itxiera: Aretako Eskolako 2 urteko gela itxiko zutenaren albisteak interes handia sortu zuen baita, 2.709 ikustaldi izan baitzituen guztira. 

4. Udal eta Foru hauteskundeen gauean 3 ordu baino gehiagoko zuzeneko emisioa egin zuen Aiaraldea Komunikabideak, eta 2.665 ikustaldi izan zituen orotara. 

5. Martxoan hilik topatu zuten Laudioko Gardea auzoan galdutako emakume bat. 2.536 ikustaldi izan zituen albisteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide