Berriz gertatu da: kamioi bat irauli da gaur, 9:30ak aldera, Zuhatza eta Okondo arteko A-3641 errepidean. Ez da zauriturik egon eta ibilgailuak ez du trafikoa oztopatu, bidetik atera delako.
Horrelako istripuak ohikoak bilakatu dira errepide zati honetan. Iazko ekainean gidari bat ospitaleratu behar izan zuten ibilgailua errepidetik atera eta gero, abenduaren 3an kamioi bat geratu zen harrapatuta eta abenduaren 23an beste kamioi bat atera zen bidetik.
Horren aurrean, Aiarako Udalak berriz aldarrikatu du beharrezkoa dela trafiko astuna desbideratzea. Okondoko Udalak, aldiz, uste du errepidea hobetu behar dela ibilgailu guztiak erraz pasa daitezen.