120 tona elikagai eta eguneroko produktuak (konpresak, azukrea, arroza, lekaleak, pasta, kontserbak...) eramango ditu Sahararen Aldeko Karabanak Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara aurten.
Durangotik abiatuko da elkartasun ekimena eta lau trailerrek, bi kamioik, anbulantzia batek, furgoneta batek eta 4x4 ibilgailu batek osatuko dute aurten.
Aiaraldeko Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunek azpimarratu nahi izan dute eskualdeak 3.380 kiloko material ekarpena egin duela eta dohaitza ekonomikoak ere egon direla.
Azken hilabeteetan elkartasun ekimen gehiago egon dira. Adibidez, Bucraan egon zen Laudio Ikastolako gazte talde bat eta gero elikagai bilketa antolatu zuten.
Bestalde, gogoratu beharra dago karabanak behin baino gehiagotan hasi duela bere ibilbidea Laudion, 2023an azken aldiz.