Tokikom Saria jaso du Aiaraldea Komunikabideak Jesus Garcia Ferreirori buruzko erreportajeagatik

Erredakzioa 2025eko azaroaren 21a

Aitor Aspuru Saez kazetariak jaso du saria Mondragon Unibertsitateko Kanpusean. / Tokikom

Eduki onenaren kategorian saritu dute Aitor Aspuru Saez kazetariak eginiko suizidioari buruzko erreportajea. 

Tokikom Saria jaso du Aiaraldea Komunikabideak gaur goizean, Eduki onenaren kategorian. Aitor Aspuru Saezen Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean erreportajea saritu dute Mondragon Unibertsitateko Kanpusean eginiko ekitaldian, eta kazetari laudioarra igo da oholtzara aitortza jasotzera. 

Suizidioa du ardatz Aspururen lanak, bere gaztetako laguna izan zen Jesus Garcia Ferreiroren kasutik tiraka. Jorratutako gaia eta modua nabarmendu ditu epaimahaiak: "Lan mamitsu hau kazetariaren esperientziatik abiatzen da erreporterismoa lantzeko modu aberasgarria aplikatzeko. 1990. hamarkada amaierako kasu erreal batetik tiraka, gertakaria bizi izan zuten inguruko pertsonen, tokiko elkarteen, ikastetxeen eta adituen adierazpenak uztartzen ditu, ibilbide interesgarri eta erakargarria osatuz esperientzia pertsonaletik suizidioaren errealitate orokorrera. Gainera, kontakizunari balio praktikoa gehitzeko, ikastetxeentzako gida pedagogikoa eta podcasta ere landu dute erreportajeko protagonistekin". 

Artikuluari buruz mintzatu ziren egilea eta Arantza Fernandez Mariño duela urtebete baino gutxiago Euskadi Irratian.

Hiru saritu eta aipamen berezi bat

Anaitze Aguirre Larretak (EHU), Edorta Arana Arrietak (EHU) eta Amaia Pavon Arrizabalagak osatu dute Tokikom Sarien aurtengo epaimahaia. Beste lan hauek ere saritu dituzte:

  • Azalik onenaren saria: "Keinu hizkuntza" (Puntua) 
  • Ikus-entzunezko onenaren saria: "Lodifobiaren aurkako ahotsak" elkarrizketa sorta (Antxeta Irratia)
  • Aipamen berezia: Podcast gela ekimena (Goiena)

Hemen ikusi daitezke finalista geratutako lan guztiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide