Hilean birritan jo beharko du Aletxu Zobaranek epaitegietara sinatzeko. Bere kasua hartu duen epaileak behin-behineko askatasuna eman dio eta hurrengo hilabeteetan aztertuko du bere aurka dauden akusazioak. Aletxu Zobaranek ETA erakundean militatzeagatik eman ditu kartzelan azken 6 urteak Estatu Frantsesean eta duela egun batzuk espainiaratu zuten.
Arratsaldeko zazpiak aldera atera da urduñarra Madrilgo Soto del Real espetxetik.
Espetxealdi gatazkatsua
Aletxu Zobaranek hainbat protestatan parte hartu du kartzelan, bereziki, sakabanaketa salatzeko. Saint Martin de Re -etxetik 550 kilometro ingurura- presondegira heldu baino lehen 2016ko urrian, Valencen egon zen, 900 kilometrora. Espetxe aldaketa aldarrikatzeko gose greba egin zuen.
Kartzela horietan egon baino lehen Lyon-Corbasen egon zen eta bertako bizi baldintzak salatu zituen kideekin batera. Lyonen Euskal Herritik 980 kilometrora zegoen.