Eraso matxista bat egon dela salatu du Otsemeakek eta elkarretaratzea deitu du biharko

Erredakzioa 2018ko api. 11a, 21:12

Iaz jazotako eraso bategatik Amurrion eginiko mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Talde feministak azaldu duenez, asteburuan jazo zen erasoa Amurrion. Juan Urrutia plazan egingo dute elkarretaratzea bihar, 19:00etan.

Asteburuan eraso matxista bat eman zen Amurrion. Hala jakinarazi du Otsemeakek. Talde feministako kideek azaldu dutenez, erasotutako emakumeak salaketa jarri du eta urrutze agindua ezarri diote erasotzaileari.

Otsemeakeko kideek salatu dute ez dela horrelako eraso bat gertatzen den lehen aldia, azken hilabeteetan Orozkon, Amurrion zein Laudion antzeko kasuak egon direlako.

Indarkeria matxistak mugarikez duela ohartarazi dute. “Emakumeok, emakume izate hutsagatik, amaigabeko indarkeria matxista pairatzen dugu egunero, begirada, keinu edo gutxiespen sotilenetik, erailketaraino”.

“Sistema kapitalista patriarkalaren ezinbesteko tresna”
Otsemeaken aburuz, indarkeria mota hori “ezinbesteko tresna” da “sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamendurako”. Horregatik, lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen duela ziurtatu dute.

Elkarretaratzea bihar
Erasoaren aurrean “autodefentsa feministarako deia” luzatu dute. Elkarretaratzea deitu dute biharko. Juan Urrutia plazan izango da zita, arratsaldeko zazpietan. “Argi daukagu ez garela besoak gurutzatuta geratuko, emakumeok ahaldundu eta indarrak batuko ditugu, sistema hetereopatriarkal honek erreproduzitzen dituen indarkeri sexistak eten arte”.

Azken hilabeteetako salaketak
Amurrioko eraso berri hau Orozko eta Urduñan azken hilabeteetan jazotakoei batzen zaie. Bi kasu horietan Aiaraldeko mugimendu feministak erantzun sendoa ematea lortu zuen, ehunka lagun bildu baitziren egin ziren mobilizazioetan.

Horrez gain, Tartekari Sareak jarri dituzte abian Urduñan eta Orozkon, erasoak pairatzen dituzten emakumeei sostengua helarazteko.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide