Gaur goizean jakinarazi dute nortzuk osatuko duten Amurrioko zerrenda sozialista udal hauteskundeetan. David Romero historialaria eta ikerlaria alkategaia izango da. Berez, Amurriokoa ez da, baina ibilbide luzea egin du jadanik politikan sozialisten artean. Horrez gain, amurrioar gehiagok osatuko dute taldea eta, esaterako, Nuria Gonzalez egungo zinegotziak hartu du bigarren postua.
Gauzak horrela, zerrendako kideak hurrengoak izango dira:
- David Romero
- Nuria González
- Juan Miguel Martín
- Francisca Bartolomé
- Mariano Muñoz
- Francisca Cabrera
- Antonio Sainz
- Francisco Blanca
- Leonardo Sanchez
- Roberto González
- Florencia Bergado
- Manuel Robles
- María Luisa López
- Bernardo Gutiérrez
- Américo Ramos
- María José Ayesa
- Marcos Maroto
- Eutimio González
- Victoria López
- Mariano Hernandez
Marcos Maroto Amurrioko idazkariak babestu du Romeroren hautagaitza eta Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko zerrendaburu sozialistak gauza bera egin du.
Sozialistek Arabako Foru Aldundian, Amurrioko Udalean eta Espainiako Gobernuan eginiko lana nabarmendu dute ekitaldian (Saratxoko errepidearen adibidea jarri dute behin baino gehiagotan).
Halaber, Espainiako eskuinaren aurka mintzatu dira, bereziki Santiago Abascalek sustatzen dituen politiken kontra, eta aldarrikatu dute Podemos alderdiak ezkerreko boza banatzen duela bere barne gatazkekin.
Hizlari guztiek gogoratu dute -kasu batzuetan negarrez- Irene Novales sozialista amurrioarra, 2015ean zendua.