aiaraldea.eus

Txirrindularitza uztea erabaki du Luisa Ibarrolak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Duela urtebete hasi zen kirolari saratxoarra profesional gisa lehiatzen.

Txirrindularitza uztea erabaki du Luisa Ibarrolak
Marka esanguratsuak erdietsi ditu Luisa Ibarrolak azken urteetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Txirrindularitza profesionala uztea erabaki du Luisa Ibarrolak. Kirolari saratxoarrak bere Instagram kontuan eman du albistea: “ez da erabaki erraza izan, baina hartu dut”.

Adierazi duenez, “buelta asko” eman dizkio buruari erabakia hartu baino lehen. “Banekien aldatu behar nuela, ikusten nuelako ez nuela jada horrenbeste gozatzen. Gozatzea da garrantzitsuena, betetzen zaituen zerbait egitea, eta nik banekien ez nengoela egiten ari”.

Ibarrolak eskerrak eman nahi izan dizkie bere ibilbide osoan alboan egon diren guztiei eta berarekin kontatu duten taldeei. Txirrindularitzak emandakoa ere izan du gogoan, “mundua ezagutzeko aukera eskaintzeagatik eta inoiz ahaztuko ez ditudan balore batzuk emateagatik”.

Ibilbide oparoa
Ibilbide oparoa burutu du Aiaraldeko txirrindulariak azken urteetan. Duela urtebete ekin zion profesional gisa lehiatzeari, Euskal Herrian zein nazioartean postu garrantzitsuak erdietsi eta gero. Aurten UCI Bizkaia-Durango taldearekin aritu da errepideko denboraldian. Otsailean 26. postua eskuratu zuen Munduko Ziklokros Txapelketan, sub-23 kategorian.

Txirrindularitza alboratuta, fisioterapia ikasketetan zentratuko da saratxoarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa