Galder Barbado eta Aitor Zelaiari babesa adierazteko mobilizazioak egin dituzte Amurrion eta Gasteizen

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 16a, 21:59

Kotxe karabana egin dute gaur goizean Amurrion 12:30ean, eta 17:30ean izan da Gasteizen manifestazioa. Datorren astean epaituko dituzte bi gazteak Auzitegi Nazionalean.

Mobilizazio eguna egin dute gaur Amurrion eta Gasteizen, Galder Barbado eta AItor Zelaia aske uzteko. 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko baldintzapeko askatasuna eskatu ditu fiskaltzak bi kideentzat, material lehergarria izatea egotzita bidoi batean. Duela ia bi urte atxilotu zituzten bi gazteak, eta 6 hilabetez egon ziren atxilo. Ordutik gaur arte baldintzapeko askatasunean egon dira. Urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Epaiketa salatzeko mobilizazio eguna egin dute gaur Araban.

Amurrion, kotxe karabana

Amurrion ibilgailuak baliatuta egin dute protesta, kotxe karabana bidez. Arratsaldean, berriz, zenbait hitzordu jarri dituzte eskualdeko herrietan (Urduñan, Amurrion  eta Laudion) Gasteizen deitutako manifestaziora bertaratzeko:

 

Gasteizko Andra Mari plazatik abiatu da mobilizazioa, eta Foru plazan bukatu da ibilbidea. 2.000 lagun baino gehiago bertaratu dira:

 

Mobilizazio ugari

Urtarrilaren 7an aurkeztu zuten "ANkerkeriari Stop" Herri plataforma eta sinadura bilketa abiatu zuten atxikimenduak lortzeko. Herenegun, aldiz, elkarretaratzea egin zuten Aiaraldeko Ikamak eta Ernaik Juan Urrutia plazan:

Aiaraldea Komunikabideak Galder Barbado eta Amaia Izko abokatua elkarrizketatu zituen duela zenbait egun:

Asteartean elkartasun ekimena egingo dute Amurrioko San Anton plazan, ANkerkeriari Stop plataformako kideek zabaldu dutenez:

Argazkiak: Izar Mendiguren, Aimar Gutierrez eta ANkerkeriariSTOP

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide