Barbado eta Zelaiaren epaiaren aurkako 3 mobilizazio deitu dituzte Aiaraldean

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 3a, 11:33
Urtarrilaren 22an Amurrion eginiko manifestazioko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Larunbatean egingo du ANkerkeriari Stop plataformak manifestazioa Amurrion eta Gasteizen, 18:00etan. Bihar 12:00etan mobilizazioak egongo dira Laudio eta Amurrioko plazetan Ernaik deituta.

Atzo atera zen Galder Barbado amurrioarra eta Aitor Zelaia gasteiztarraren epaiketako sententzia. Lau urteko espetxe zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak bi gazteei.  Horrez gain, urte bateko zaintzapeko askatasuna eta 10 urteko inhabilitazioa izango dute, "lehergarriak egiteko elementuak gordetzea" leporatuta, " helburu terroristekin". 

Abokatuek jakinarazi dute helegitea jarriko dutela. Gauzak hala, bi gazteak ez dira berehelakoan sartu beharko espetxera, Fiskaltzak ere ez duelako berehalako kartzelaratzea eskatu. Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoan jarriko dute helegitea. Ondoren, epaia berretsiko balitz, Espainiako Auzitegi Gorenera eraman ahalko lukete kasua, eta Estrasburgora gero. 

Larunbatean manifestazioak egingo dituzte Amurrion eta Gasteizen, ANkerkeriari Stop plataformak deituta

Bihar, bi mobilizazio

Ernaik elkarretaratzeak egingo ditu bihar 12:00etan Amurrioko Juan Urrutia enparantzan eta Laudioko Lamuza plazan. Azken asteetan mobilizazio ugari egin izan dira eskualdean Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari elkartasuna adierazteko:

Eragile ugariren salaketa

Amurrioko Udalak adierazpen instituzionala atera zuen herriko gaztearen aurkako epaiketaren harira. Atzo, berriz, zenbait eragilek salatu zuten  epaia sare sozialen bitartez. Oskar Matutek Madrilgo Kongresuan salatu zuen auzia, EH Bilduren hitzartzea baliatuta.

Ondorengoak dira, sare sozialetan auziaren harira adierazpen publikoak egin dituzten eragileak:

ANkerkeriari Stopen oharra

ANkerkeriari Stop plataformak oharra atera du sententzia baloratzeko. Ostegunerako -otsailak 4- agerraldia ere iragarri dute Gasteizen. Ildo beretik, larunbatean 2 manifestazio egingo dituztela jakinarazi dute, 18:00etan izango da Amurriokoa, eta ordu berean abiatuko da Gasteizkoa ere. Prentsaurrekoan emango dituzte xehetasunak, aurreratu dutenez.

Irudia

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide